Itziar Ituño: "Goenkaleko garaia kariño handiz gogoratzen dot"

Itziar Ituño aktorea izan dogu Kafetxu Bana tartean

Itziar Ituño: “Goenkaleko garaia kariño handiz gogoratzen dot”

Kafetxu bana tartearen bosgarren atalean Itziar Ituño aktore euskalduna izan dogu. Itziarren ibilbide profesionala errepasau dogu, Netflixen  ‘La Casa de Papel’ telesailak eragindako arrakasta, eta euskeraren inguruan be berba egin dogu. Futbolari jagokonez, basauritarrak aitortu daud Athleticzalea dala, baina benetan San Mamesera joango litzatekela Euskal Selekzinoa ofiziala izango balitz.

LEHEN PAUSUAK

Itziar basauritarra da, eta gure pantaila txikietara salto egin eban Goenkale telesailaren bitartez 1994an. Kariño handiz gogoratzen dauala garai hori esan deusku, eta azpimarratu dau, amaitzerakoan, hutsune handia geratu jakola. Nekane izan zan 20 urtez baino gehiago, hainbat eta hainbat pelikuletan be parte hartu dau, azkena ‘Irati’ euskal filman adibidez. 5,3 milioi jarraitzaile daukoz Instagram sare sozialean, baina horrek ez deutso oinak lurretik kendu, bera, ahal dan heinean, bere bizitza normala egiten jarraitzen dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00