Ane Han taldeko abeslariagaz berba egin dogu gure estudioan

Ane Goienetxe (Ane Han): "Indarraz hartu dot aurrera joateko modu hau"

‘Itzulera(k)’, Ane Han taldearen disko barria

@ane_han / @

Ane Han taldeak disko barria aurkeztu dau Itzulera(k) izenagaz. Ane Goienetxe artista lemoaztarraren proiektua da, Endika (gitarra), Unai  (gitarra), Ander (bateria), Niki (baxua) eta Amaiagaz (teklatuak) batera.

Itzulera. Mezu hunkigarri eta berezia dala pentsau geinke, eta kasu honetan inoiz baino zentzu gehiagogaz ganera. 2022ko garagarrilaren 27an, Anek kotxeagaz istripu bat euki eban eta hilabeteko koma baten ostean barriz jaio zala sentidu eban. Disko barriak Itzulera(k) izena eukitea ez da arraro egiten Aneren historia jakin ostean, baina kuriosoena da, diskoaren ideia eta izenburua istripua gertau aurretik baeukala pentsauta. Istripuaren ostean dana beste modu baten ikusten baeban be, argi eukan diskoaren izenburua hori izan behar zala.

Errekuperazino gogor baten ostean, inoiz baino indar gehiagogaz bueltan da Ane Han eta musikaz, kasualidadeaz, kausalidadeaz eta orokorrean, bizitzaz berba egiteko aukera izan dogu gure estudioan. Musika landua, ahots gozoa eta mezuz beteriko abesti ederrak entzule bakotxak bere interpretazinoa egin dagian. “Idazten dodanean saiatzen naz era inplizidu baten egiten, eta gero, norberak eroan dagiala egunerokotasunean biziten dabilen horretara”, azaldu dau Anek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00