Ander Okamika Burgos BHko txirrindulariagaz egin dogu berba. Itzulian etaparen bat irabazi nahi leuke

Itzulia izango da Ander Okamika lekeitiar txirrindulariaren lehen helburu nagusietarikoa, Jokoan esan deuskunez

Ander Okamika: “Itzulian, ihesaldien bidez etaparen bat irabaztea da nire helburua”

Ander Okamika tropelaren buruan / Burgos BH

Ander Okamika lekeitiarrak hirugarren denporaldia hasiko dau Burgos BH-n. Triatleta izatetik txirrindulari profesional izatera igaro da 2020tik hona. Covid aldian, triatloi lasterketa gitxi eukazala ta, txirrindularitzan egin eban saioa, eta ondo urten eutsan.

Amateur mailan korridu eban Alakanten. Espainiako Txapelketa oso onak egin zituan, eta Burgos BH-k fitxau eban. Harrezkero txirrindulari profesionala da. Tropelean egoten ikasi dauela esan deusku, baina hondino gehiago ikasi nahi dauela. Txirrindulari sentitzen da orain.

Datorren urteko denporaldia prestatzen dabil ‘Oka’ Benidorm aldean. Lan saioak egin, eta denporaldirako oinarri ona lantzea da helburua. Gabonetan itzuliko da etxera. Ordura arte, ahalik eta gehien lan egitea dau helburua. Datorren urteko egutegiaren lehen zatian, Itzulia izango dau helburu nagusia.

Itzulia apirilaren 3tik 8ra bitartean korriduko da. Gasteiz-Labastida, Viana-Leitza, Errenteria-Villabona, Santurtzi-Santurtzi, Zornotza-Zornotza eta Eibar-Eibar izango dira 6 etapak. Okak ihesaldiren baten sartu eta etaparen bat irabazi nahi leuke. Horixe dau helburua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00