Planik plan 02x26: astegoieneko planak Bizkaian

Planik plan 02x26: astegoieneko planak Bizkaian

IV. Bat Bigu Eguna egingo da Errigoitin astegoien honetan

Barikua

Barikua plan interesgarriz dator. Kontzertuei jagokenez, Four Clovers Bilboko Jazzon aretoan izango da; Sugoi Abadiñoko Amaraun Arte Fabrikan; Celtas Cortos Bilboko Bilbao Arenan; eta Def Con Dos Bilboko Kafe Antzokian. Antzezlanei jagokenez, Kimu Zornotzan izango da; Agur Ben-Hur Bilbon; eta Sustrai Ermuan. Dantza arloan, 52-BLAU Bilbon izango da. Bertsolaritzari jagokonez, Esne-berriketan liburuaren inguruko bertso saio literarioa egingo dabe Zeanurin.

Zapatua


Zapatua be ekitaldiz beteta dator. Kontzertuei jagokenez, Soziedad Alkoholika eta beste hainbat talde izango dira Bonustrack jaialdian, Durangoko Landako gunean; Haritz Olaeta, June Miau eta Neiffer Bilborocken; eta Dulce Castigo Kafe Antzokian. Antzezlanei jagokenez, Go!azen 12.0 Muskizen izango da; Sesamo, ireki zaitez Galdakaon; eta Agur Ben-Hur barriro be Bilbon. Eta bertsolaritzari jagokonez, IV. Bat Bigu Eguna egingo da Errigoitin.

Domekea

Domekan be izango da zertaz gozau. Kontzertuei jagokenez, Jurgi Ekiza izango da Arteagako Herriko Bentan. Antzezlanei jagokenez, Zerua lapurtu dute Gernika-Lumon izango da; Go!azen 12.0 Barakaldon; eta R&J’  BBK aretoan. Bertsolaritzari jagokonez, Txepeldunak izango da Berriatuan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00