9 bikote arituko dira

Maiatzaren 11n izango da

IV. Trikiti txapelketea Markina-Xemeinen

Markina-Xemeineko trikiti txapelketea / Bizkaia Irratia

Maiatzaren 11n egingo da IV. Trikiti Txapelketea Markina-Xemeinen. Baserri Eguneko egitarauan sartu daben ekimena da honakoa. Itsaso Zubizarreta antolatzaileak esan deuskunez aurten, nobedadea izango da tritiki astegoiena antolatu dabela. Ekitaldiak bariku iluntzean hasiko dira eta zapatu gauera bitartean iraungo dabe.

9 bikote

Bederatzi bikotek emon dabe izena. Alaitz Roteta eta Ander Duñabeitia, Irati Arzelus eta Mirari Plazaola, Hegoi Petite eta Mikel Elizaran, Ander Blasco eta Jon Ander Azkue, Leire Zumeta eta Amaia Arza, Andoni Oruesagasti eta Uxue Kerejeta, Jaume Parra eta Hekthor Polk, Enaitz Alberdi eta Elaia Diaz eta azkenik Xabier Etxaniz eta Ainara Saizar. Launa pieza eskeini beharko dabez, trikitixa, porrusalda, fandangoa eta arin-arina. Epaimahaia nortzuk osotuko daben egun berean jakingo da. Mila euro, txapela eta oroigarria jasoko dabe irabazleek. Beste hiru sari egongo dira eta ondorengoek 250 euroko saria jasoko dabe. Saioa arratsaldeko bost ta erdietan hasiko da Uni frontoian.

Jaia ostean

Jai-giroa izango da txapelketaren ostean Markina-Xemeinen. Herriko trikitilari eta espontaneoakaz kalejirea izango da. Gaueko hamar ta erdietan barriz, erromeria antolatu dabe Kontzejupean. Laja II eta Lutxurdio arituko dira batetik eta bestetik, Mirari eta Aintzane.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00