Urtean zehar hainbat ekitaldi antolatuko dira

2025. urtean beteko dauz Lekeitiok 700 urte

“Izan Lekeitio 700”, herriaren urteurrena ospatzeko

Lekeitio / Bizkaia Irratia

Lekeitiok 699 urte bete ebazan zemendiaren 3an. Hemendik urtebetera 700 urte beteko dira Maria Diaz Harokoak uri-gutuna emon eutsonetik Lekeitioko herriari. Urteurrena dala eta, orain hasi eta datorren urteko zemendiaren 3ra bitartean jarduera desbardinak egingo dira 700 urteak ospatzeko. Miren Agur Meabe idazleak egindako Izan Lekeitio 700 goiburua erabiliz, erakusketak, berbaldiak… Danetarik izango da urtean zehar. Beste lekeitiar batek, Miren Pastorrek, logoa sortu dau. Urtean zehar egingo dan guztia www.lekeitio700.eus webgunean argitaratuko da.

Herritarren parte-hartzea

Antton de la Lama Lekeitioko kultura zinegotziak esan deuskunez, urteurrena hausnarketarako tresna izatea gura dabe. Herritarrek, nondik datozen, herriaren jatorria zein dan argi izatea lortu nahi dabe. Bide horretan, herritarrak eurak protagonista izatea azpimarratu dau. Ekitaldiak antolatzeko orduan be euren ekarpenak kontuan hartuko direla esan dau de la Lamak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00