Espainiako Gobernuak gazteek pornoa kontsumiduteko daben joerea mugatu gura dau, bihar bertan ministroen kontseiluan lege proposamen baten zirroborroa aurkeztuko dau eta alderdi politikoen babesa bilatu nahi dauela esan dau gaur goizean Pedro Sanchezek. Goizeko Izarretan irratsaioan gazteen alkohol kontsumoaz eta sexu harremanez berba egin dogu Izar Arregi psikologoagaz. “Egungo gazteen sexu hartuemonetan pornoaren ikuspegia nabarmena da. Patriarkauan oinarritutako ikuspuntu matxistea agertzen da sexu harreman horreetan eta gehienak inpersonalak izaten dira” zehaztu dau Arregik.
Alkohola
Alkohol kontsumoari jagokonean Izar Arregik esan deusku gazte asko tabernetara mozkortuta heltzen dirala eta orduan txupitoak edateari ekiten deutsela. “Alkohol gradu askoko edariak oso denbora gitxian edaten dabe” azaldu dau psikologoak. “Ondo egotetik, kolpean lurrera egotera pasetan dira batzuk” gaineratu dau. Gaiari buruz berba egiteko beharra azpimarratu dau Arregik. Bere berbetan alkohol kontsumo orekatu bat bultzatzeko premina dago.