Edertasuna erakusteko, batez be, eraikinen barrualdean erabilten da

Nazioarteko ondare geologikoen zerrendan lekua izan leike Markinako marmol baltzak

“Izena Markinak emon deutso baina harrobi handienak Aulestin dagoz”

Marmol baltza kareharritik ataraten da. / Marnemar Unique

Hector Fano Marnemar Unique enpresako kidea da eta espezialistak dira Markinako marmolagaz lan egiten. Nazioarteko ondare geologikoen zerrendan agertzeko hautagaia da marmola.  Lortu ezkero, “errekonozimendu handia” izango litzakeela dino Fanok. Hori ebazteko, urtean birritan batzen dan batzordeak zer dinoan zain egon beharko dogu.

Kareharria leuntzerakoan daukan kolore baltzak eta batez be, tarteka izaten dabezan beta zuriek egiten dabe berezi. Munduan marmol baltzak gehiago badagozala esan deusku Hectorrek, baina “ez hain kolore baltz intentsoa daukienak, eta gitxiago beta zuriagaz”.

Ereñoko harri gorriari gertatzen jakon modura (harrobi nagusiak Gautegiz-Arteagan dagozalako), Markinako marmol baltzaren kasuan be, Markinan barik Aulestin dagoz harrobi handienak. Lau kilometroko unidade geologikoan da harriaren kokalekua.

Edertasuna emoteko erabilten da gehien harria, mundu osoan aurkituko dogu eta batez be eraikin barruetan: jauregi, eliza, eraikin instituzional, hotel edota Bilboko portal askotan. Markinako marmol baltza elegantziagaz lotzen dabe askok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00