Abandoibarrako eszenarioaren kontuan enpreseak plafinikazino faltea euki ebala uste dau alkateak

Arazo larriegirik ez da egon orain arte jaietan

J.M. Aburto: “Aste Nagusia oso ondo doa”

Juan Mari Aburto alkatearen esanetan jaiak ondo doaz, arazo handi barik. Jaietan Aste Nagusiak protagonistea izan behar dauela uste dau alkateak. Egon diran gorabehera nagusien gaineko azalpenak emon deuskuz Aburtok. Abandoibarrako eszenarioari dagokionez, enpreseak planifikazino faltea euki ebala uste dae, Europa parkekoa lehenago ipini ebelako Abandoibarrakoa baino, nahiz eta Txurdinagakoa gaur arte behar izan ez. Kontzertua emon ezin izana penagarritzat jo dau, bilbotarrak jaietako lehenengo kontzertuaren zain egozalako. Orain kontu hau eta araudia aztertuo ditue, zelan jokatu jakiteko. Manteroen Gas enparantzako kanpamentuari dagokionez, espazio publikoan holakorik ezin dala onartu adierazi deusku alkateak. Bilbon egoera zaurgarrian dsagozanen alde egiten dala, baina bizikidetzarako araudi batzuk behar dirala eta arau horreek bete egin behar dirala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00