Eider Otxoa: "Dolu perinatala gai tabua zan lehen"

Esku Hutsik Alkarteak estalduta dagoan errealidade gogorra hurreratu deusku

Jaiotza inguruko doluari buruzko jardunaldiak izango dira Sopelan

Sopelako Kurtzio Kultur Etxeak jaiotza inguruko doluari buruzko jardunaldiak antolatu ditu urtarrilaren 22 eta 23rako. Ekimenak aitatutako esperientziaren konplexutasunei modu integral eta errukitsuan heldu nahi deutse. Gainera, tokiko komunidadearentzako hausnarketa-, laguntza- eta ikaskuntza-gunea izan gura dau.

Dolu perinatalaren errealidadea hurbiletik ezagutzeko asmoz, Esku Hutsik alkarteko Eider Otxoa izan da Aupa Bizkaia irratsaioko mikrofonoetan. Otxoak azaldu deuskunez, aurrerapausu oso garrantzitsuak emon dira azkenengo urteetan. Izan be, orain dala urte batzuk ez egozan jaiotza inguruko doluari aurre egiteko medio nahikorik osasun sisteman.

Esku Hutsik

Esku Hutsik irabazi-asmorik gabeko alkartea da. Gurasoek sortua, jaiotza inguruko dolua bizi izan daben edo biziten ari diran familiei laguntza emotea dauko helburu. Familiartekoei eta familia doluagaz harreman zuzena daukien profesionalei be laguntza emoten deutsee.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00