Bermeoko Eleizalde Ikastolan “On egin Familian” ekimena jarri dabe martxan. Jantoki zerbitzua familiei zabaltdu eta seme-alabek gurasoekaz bazkaltzeko esperientzia bizi dabe. Ideia pandemia aurretik sortu arren, ikasturte honetan egin dabe lehenengo saioa.
Olatz Arregi ikastolako zerbitzuetako koordinatzaileak Goizeko Izarretan irratsaioan kontatu deuskunez, erantzun ona izan dau egin daben lehenengo saioak. Jangela antolatzen daben antzera, hiru txandatan emon jake aukerea gurasoei ikastetxeko jantokian euren seme-alabekaz bazkaltzeko: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH zikloetan. Era horretan, gurasoek ikastolako jantoki zerbitzuaren funtzionamendua gertutik ezagutzen dabe.
Jangela be ikastetxeko komunidade osoari zabalduta, ikasleen eta gurasoen arteko hartuemonak sendotu egiten dirala aitortu deusku Olatz Arregik, eta ikasleren batzuk gurasoak jantokia harriduraz ikusi dabezala be gaineratu deusku. Gutxienez, hiruhilabetero esperientzia errepikatuko dabe Bermeoko Eleizalde Ikastolan.