Jaqueline Txertudik Barrenetxe-Barri baserria dauka Kortezubin

"Aste oso bat emon dot Gernikarako generoa prestetan" esan deusku Kortezubiko baserritarrak

Jaqueline Txertudi: “Gernikako indaba oso gitxi dago, 20 euroan dekogu kiloa”

Jaqueline Txertudi (Kortezubiko Barrenetxe-Barri baserrikoa) / Bizkaia Irratia

Urriko Azken Astelehena da gaur eta urtero lez milaka eta milaka pertsona alkartuko dira nekazal produktuen azokan, jatetxeren baten mahai baten bueltan, arratsaldeko pelota partiduetan edo bertsolarien bertsoak entzuten. Gaur Goizeko Izarretan irratsaioa Gernikako Pablo Picasso kaletik egingo dogu. Gaur Gernikan, guztira, 241 saltoki egongo dira, horreen artean 36tan gaztaiak dastatu eta erosi ahalko dira, 20tan ogia edo euskal pastela izango dira nagusi, 54 postutan artisauen produktuak topauko dozuez eta gainontzekoetan ortuariak, kontserbak, eztia, sagardaoa, txakolina, landarak etabar luzea. Traktorak, rotabatorrak edo desbrozadorak be ikusi eta erosi ahal izateko makinariaren gunea egongo da.

Sasoiko produktuen artean produktu izarrak piper txorizeroak eta indabak izaten dira. “Aste osoa emon dot generroa Gernikarako prestetan. Lanik handiena indabek emoten dabe. Abuztuan indabea loratan egon zanean bero asko egin eban eta lora erre zan, irailean garaua formau barik egon zan eta eguraldiak ez dau lagundu. Gitxi ekarri dogu, kiloa 20 eurotan daukagu” esan deusku Jaqueline Txertudik, Kortezubin Barrenetxe-Barri baserria daukan nekazariak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00