Arrakasta (Elkar) izeneko liburua argitaratu dau Jasone Osorok

Arrakasta lortu daben hainbat sortzaileren testigantzak batu dauz idazleak

Jasone Osoro: “Arrakasta mota bi dagoz eta bien arteko oreka behar da”

Jasone Osoro idazlea / Bizkaia Irratia

“Arrakasta” liburuan Jasone Osoro idazle elgoibartarrak arrakastak euki leikezan irakurketa desbardinei buruzko gogoeta plazaratu dau. Helburu horregaz euren lanbidean lorpen mardula eskuratu daben hainbat sortzaile ezagun alkarrizketatu ditu. Horreen artean Eneko Atxa sukaldaria, Itziar Ituño aktorea, Gorka Urbizu musikaria edo Maider Egues kazetaria dagoz. Guztira 11 lagunen testigantzak batu dauz.

“Arrakasta lorgarria, malgua eta aldakorra da. Bizitzako amets edo erronka batzuk lortuko doguz eta beste batzuk ez” zehaztu desuku Jasone Osorok. “Batetik kanpoko arrakasta dago, sariak irabazteagaz, sare sozialetan like asko eukiteagaz edo erretagarritasunarekin lotuta dagoana. Bigarren arrakasta mota barrukoa izango litzateke, noreberaren ongizateagaz lotuta dagoana. Gure buruagaz gustora egotea alegia” gaineratu dau Osorok.

Liburuan alkarrizketatutako ezagunek buruko osasunaren garrantziaz berba egiten dabe. “Eneko Atxak coach bat behar izan dau eta Izaro abeslariak terapia behar izan dauela onartu dau” azaldu deusku Osorok. Dagoeneko liburu dendetan salgai da idazlearen “Arrakasta” liburua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00