Jasone Osoro: "Kazetaritza ikasi neban idaztearekin lotura gehien eukan lana zalako"

Kafetxu Bana tartearen 22. atala

Jasone Osoro: “Kazetaritza ikasi neban idaztearekin lotura gehien eukan lana zalako”

Kafetxu Bana tartearen 22. atalean, Jasone Osoro izan dogu.  Informazino zientzietan lizentziaduna, kazetari lanetan aritu izan da hainbat urtez. Telebistan be aurkezle zein gidoilari lez lan egin dau eta urteak daroaz egunkari eta aldizkarietan zutabeak idazten. Lehenengo literatura lana 1998an kaleratu eban, baina txikitatik argi izan dau idaztea asko gustetan jakola.

Azken librua aurtengo urrian argitaratu dau, ‘Arrakasta’ liburuan arrakastak euki leikezan irakurketa desbardinei buruzko gogoeta plazaratu dau. Helburu horregaz euren lanbidean lorpen mardula eskuratu daben hainbat sortzaile ezagun alkarrizketatu ditu. Horreen artean Eneko Atxa sukaldaria, Itziar Ituño aktorea, Gorka Urbizu musikaria edo Maider Egues kazetaria dagoz. Guztira 11 lagunen testigantzak batu dauz.

Jasone Osoro Aupa Bizkaia saioan izan dogu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular