Pentsinoen akordioaren helburua Gizarte Segurantzeak dirurik ez galtzea da

Langileentzako onurak kotizazino epealdi luzeagoei lotuta dagoz

Javier Arrieta: “Pentsinoen akordioa ekonomizistea da, ez dago beharginentzat pentsauta”

Pentsinoen ganeko aurreakordioaren inguruko argibideak emon deuskuz Javier Arrieta Deustuko Unibertsidadeko Lan eta Gizarte Segurantza irakasleak. Sei puntu nagusi daukazala esan deusku. Ez dagoala beharginengan pentsauta eginda, helburu ekonomizista bategaz baino. Helburua dala Gizarte Segurantzeak dirurik ez galtzea. Beharginentzako onurak kotizazino epealdiak luzatzeagaz lotzen dira. Javier Arrietak esan deusku gaur egungo sistema hau defizitarioa dala, baina defizitarioa zergaitik dan aztertu behar dala eta konpontzen ahalegindu.

Euskal Herriko Pentsinodunen Mogimenduak be txarretsi egin dau aurreakordioa, esanaz egiten dabilzan eskariei ez deutsiela erantzuten. Mogimenduko kidea dan Jon Fanok egin deusku berba honen inguruan Goizeko Izarretan irratsaioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00