Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurreneko ekitaldi garrantzitsuetarikoa izan da

3.000 pertsona baino gehiago BECen, erakusmahariz eta jardueraz betetako egunean

Jentetzea eta giro ederra Eleizea plazara ekitaldian

Eleizea plazara / Fernan Gorrotxategi

Bilboko eleizbarrutiko erakunde guztiek hartu dabe parte Eleizea plazara azokan, BECeko hirugarren pabilioian. Eleizbarrutiaren 75. urteurreneko ekitaldi esanguratsuenetarikoa izan da. Eleizeak kalera urten dau, plazara, bere osotasuna jenteari erakusteko. Izan be Bizkaiko eleizea zabala eta askotarikoa da, modu askotako erakunde ugarik hartzen dasbe parte, eta horren erakusle dira BECen batutako guztiak, 65 baino gehiago, tartean Bizkaia Irratia be, bertatik emisinoa zuzenean egiten. Jentea pozik eta gustura, beren-beregi ipinitako photocallean argazkiak atara eta pabilioan zehar bisitan. Agintariak be ez dira falta izan: Nerea Megosa, Ongizate, Gazteria eta Erronka demografikoko sailburua, Begoña Pedrosa Hekuntza sailburua,  Andoni Iturbe Kultura sailburuordea, Amaia del Campo, Barakaldoko alkatea, Gorka Zubiaurre zinegotzia eta Iñigo Zubizarreta Bilboko udaleko zinegotzi-laguntzailea.

Pabilioian 95 erakusmahai inguru egon dira, eta bertan zabaldu dabe informazinoa azokan batutako erakundeek. Horrez gain, berbaldiak egon dira orduerdiro horretarako antolatutako lau gelatan. Kaperan autortzak egiteko aukerea, besteak beste. Erakunde ezbardinak tailerrak be egin ditue, edonork parte hartzeko modukoak, hamalau danetara. Salmenta gunean Kidendako produktual eta mojen gozoak, material ezbardinekin batera.

Eguerdiko ordubateteko mezea berezia izan da, haibeste jenteren aurrean eta bakearen kit-a bedeinkatuta. Goizean zehar bakotxak bere kit pertsonalizaua egiteko aukerea euki dau eta meza nagusian bedeinkatu da.

Arratsaldeko bostak arteko jaialdian ez da musikea be falta izan Pakemba taldearen eskutik.

Giro ederra egun osoan Eleizea plazara azokan. Orain, urteurreneko hurrengo hitzordu garrantzitsua Bizkaibira izango da, bagilaren 25etik garagarrilaren 13ra, Bizkaia osoari mendirik-mendi bueltea emonda. 19 etapa beste hainbat egunetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00