Jesús Lekerikabeaskoa Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkaiko Batzar Nagusietako bozeroaleak fiskalidadearen egungo egoereaz eta etorkizuneko erronkez berba egin deusku. Nabarmendu dauenez, azken urteotan lurraldeko zerga-egitureak egonkortasuna eta hazkunde ekonomikoa bultzatu ditu.
Zerga-estrategiaren garrantzia
Lekerikabeaskoak azpimarratu dauu fiskalidadearen eta zerbitzu publikoen kalidadearen arteko lotura zuzena dagoela. Bere esanetan, Bizkaian gaur egun udal-finantziazinoa maila historikoetan dago, eta Eusko Jaurlaritzak aurrekontu handiena dauka. Horrek gizartearen beharretara egokitutako zerbitzuak eskaintzeko aukerea emoten dauela esan deusku, besteak beste, etxebizitzearen, enpleguaren eta bardintasunaren alorretan.
Adostasun zabalaren beharra
Fiskalidadearen etorkizunari dagokionez, adostasunean oinarritutako erreformak egitearen alde agertu da. Horretarako, talde politiko guztien arteko alkarrizketea sustatzea ezinbestekoa dala adierazi dau. Egungo zerga-egiturea 2017an onartu zan, eta harrezkero hainbat aldaketa ekonomiko eta sozial gertatu dira, beraz, sistemearen eguneraketea eztabaidatzea beharrezkoa dala uste dau.
Industria eta nazinoarteko harremanak
Industria-sektorearen garrantzia be nabarmendu dau Lekerikabeaskoak, eta Eusko Jaurlaritzak sektore hori sustatzeko dauen konpromisoa azpimarratu dau. Imanol Pradales lehendakariak industria-inbertsinoa indartzeko 1.000 milioi euroko ekarpena iragarrita, eta ekimen horrek beste finantza-erakunde batzuen 3.000 milioi euroko laguntzea jasota.
Horrez gain, Estatu Batuetan euskal diasporeagaz eta bertako enpresa-eragileekin harremanak estutzeko egiten dabilen bileren garrantzia aitatu dau. Merkataritza-harremanak sendotzea funtsezkoa dala nabarmendu dau, batez be, gaur egungo ziurbakotasun ekonomikoaren testuinguruan.
Euskararen presentzia administrazioan
Bizkaiko Foru Aldundiaren lan-eskaintza publikoetako hizkuntza-eskakizunei dagokienez, Administrazinoan herritarrek nahi daben hizkuntzan arretea jasotea bermatu behar dala azaldu dau, eta helburu hori lortzeko lege-esparruaren barruan lan egiten jarraituko dabela ziurtatu dau.