Lau hezkuntza-estilo dagoz: autoritarioa, arduragabea, permisiboa eta demokratikoa

Joana Jauregizar psikologia doktorearen eskutik dagozan hezkuntza-estilo desbardinei erreparatu deutsegu Zientzia tartean

Joana Jauregizar: “Afektua eta kontrola dira hezkuntza-estiloak zehazteko erabilten diran aldagai biak”

Joana Jauregizar EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultadeko psikologia doktorearen eskutik dagozan hezkuntza-estilo desbardinei erreparatu deutsegu Bizkaia Irratiko Zientzia tartean asteon. Zehatz-mehatz, Jauregizar Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia saileko irakaslea da.

Jauregizarrek esan deuskunez, irizpide bi hartzen dira kontuan hezkuntza-estiloak zehazterako orduan: afektua eta kontrola. Aitatutako irizpideen presentzia handia edo txikia izan ahal da. Horren arabera, eta egon ahal diran konbinazino guztiak aintzat hartuta, lau hezkuntza-estilo dagoz.

Batetik, afektu txikia, baina kontrol handia dagoanean, estilo autoritarioa agertzen da. Bestetik, afektu txikia kontrol txikiagaz alkartzen danean, estilo arduragabearen aurrean gagoz. Aldiz, afektua handia izan arren, kontrola txikia bada, hezkuntza-estiloa permisiboa izango da. Azkenik, afektua kontrola bezain handia danean, demokratikoa izango da estiloa. Ikerketa batzuen arabera, hezkuntza-estilo demokratikoa da dagoan onena, moralidadearen ikuspuntutik behintzat.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00