
Joana Jauregizar EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultadeko psikologia doktorearen eskutik adimen emozionalaren gaiari heldu deutsagu Bizkaia Irratiko Zientzia tartean. Aurreko irratsaioetan depresinoaren eta antsiedadearen ganean egin genduan berba Jauregizarregaz. Hain zuzen be, horrek emozinoen kudeaketaren garrantzia nabarmentzen dau.
Berba berak adierazten dauan moduan, adimen eta emozino kontzeptuak bateratzen ditu adimen emozionalak. Bikiekaz egindako ikerketa batzuen arabera, genetikak pisu handia dauka geure adimen emozionalean, baina testuinguruaren eragina be nabarmena da.
Gaitasunak
Adimen emozionalak lau gaitasunez osotuta dago: pertzepzino emozionala, pentsamenduaren erraztasun emozionala, emozinoen ulermena eta emozinoen erregulazinoa. Ganera, generoen arteko desbardintasuna oso esanguratsua izan ez arren, emakumezkoen pertzepzino emozionala gizonezkoena baino altuagoa da. Bitartean, gizonezkoek puntuazino altuagoa lortzen dabe emozinoen erregulazinoan.