Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da zemendiaren 25a

Joana Jauregizar EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultadeko psikologia doktorearen eskutik harremanei erreparatu deutsegu Zientzia Tartean

Joana Jauregizar: “Lehen harremanetan barneratutako ohiturak eta jokabideak mantendu egiten dira hurrengoetan”

Joana Jauregizar EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultadeko psikologia doktorearen eskutik harremanei erreparatu deutsegu Zientzia Tartean. Jauregizar Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia saileko irakaslea da eta nerabezaroan emoten diran bikote harremanen inguruko ikerketa bat burutu dau.

Zemendiaren 25ean izango dan Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira, bikotekideen arteko indarkeria eta ziberindakeria bezalako gaiak jorratu doguz beraren eskutik. Izan be, oso garrantzitsua dan gai baten aurrean gagoz. Jauregizarrek dinoenez, lehen harremanetan barneratutako “ohiturak eta jokabideak” mantendu egiten dira etorkizunean, normalizatzen diralako.

Ehuneko kezkagarriak

Pandemia hasi aurretik Espainiako Bardintasun Ministerioak ikerketa bat burutu eban. Azterketako datuei erreparatuta, 16-17 urteko lau emakumetik batek indarkeria psikologikoa pairatu dau. Ganera, %6ak sexu indarkeria sufridu dau. Bitartean, gizonezkoen kopuru kezkagarri batek genero indarkeriaren existentzia deusestatzen dau. Jauregizarrek egindako estudioan lortutako ehunekoak are altuagoak dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00