Orain dala hamarkada batzuk arte ez zan uste haur depresinoa existiduten zanik

Joana Jauregizar psikologia doktorearen eskutik haur depresinoari erreparatu deutsagu Zientzia tartean

Joana Jauregizar: “Merezi dauan garrantzia emon behar jako haur depresinoari”

Joana Jauregizar EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultadeko psikologia doktorearen eskutik haur depresinoari erreparatu deutsagu Zientzia tartean. Orain dala hamarkada batzuk arte ez zan uste haur depresinoa existiduten zanik. Edozelan be, Jauregizarrek argi dauka arazo larri baten aurrean gagozala: “Merezi dauan garrantzia emon behar jako haur depresinoari”.

Haurren kasuan gatxa izan daiteke depresinoa igartea. Normalean, tristuragaz eta bakartadeagaz lotzen dan diagnostikoa izan arren, haurren kasuan, hiperaktibidadeagaz be lotu daiteke. Beraz, diagnostiko okerrak egiten dira kasu batzuetan.

Deprimidutako haurrak autoestimu bajuko pertsonak dira normalean. Bestalde, plazaratzen dabezan sintomen artean, jateko orduan jasoten diran aldaketak be dagoz. Batzuk ia ez dabe jaten; beste batzuk, aldiz, asko jaten dabe. Ganera, pandemiaren ondorioz, kasuak bikoiztu egin dira.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00