Joana Oregi gernikarrak Los cuentos de Basajaun ipuin-liburua argitaratu dau. Lau liburu argitaratu dauz guztira eta esan dauanez zikloa amaitutzat emoten dau. Irakaslea da izatez Joana Oregi. Nerabea zala hasi zan idazten. Institutuan egiten ziran lehiaketetan be hartzen eban parte. Gauza asko eukazan idatzita kajoian eta argitaratzeko gogoa etorri zan. Ipuin-kotalari lana be egiten eban umeakaz. Helduentzat be ipuinak idaztea pentsau eban orduan. Bere esanetan, ipuin laburrak konteteak heldu gehiago erakarri leikez nobela oso luze batek baino.
Euskal mitologia
Euskal mitologiagaz lotutako helduentzako ipuinak sortu dauz Joana Oregik. Hori bai, gaur egunean gertatzen dira istorioak. Los cuentos de Basajaun lanean datozen ipuinak, Nafarroan kokatzen dira baina XXI. mendean. Gernika-Lumoko idazleak, berak argitaratzen dauz liburu guztiak. Horrek bere gauza on eta txarrak daukazala esan deusku. Batetik, norberak erabagitzen dau noiz eta zelan argitaratu. Bestetik, norberak guztia egin beharra, asko kostetan da. Joana Oregiren liburuak eskuratu gura izan ezkero, Amazonen dagoz salgai edo bestela idazleagaz bat eginda eros daitekez. Sare sozialen bitartez jarri daiteke hartu-emonetan idazleagaz. Cádizera be saldu izan dauz ipuinak. Bere asmoa, etorkizunera begira, nobela bat idaztea da eta 5 kapitulu idatzita daukazala esan deusku.
