Azkue Fundazinoak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Game Erauntsiak ondutako jardunaldiaren helburua euskara eta bideojokoak buztartzea da, baita euskal bideojoko zaleen komunitatea sortzea be. Aurtengo Jokoteknian lau hitzaldi eta mahai-inguru izango dira, euskal bideojokogintzaren hainbat alde aztertzeko asmoz. Zemendiaren 9an, goizeko 9:45tatik arratsaldeko 12:30ak arte, VII. edizinoaz disfrutetako aukerea izango da Euskerearen Etxean.
Lau Haizetara irratsaioan Iurdana Akasusogaz berba egiteko aukerea izan dogu. Azkue Fundazinoko zuzendariak azpimarratu dauanez, orokorrean bideojokoak umeakaz lotzen doguz, edo lotu izan doguz, baina adin guztietako pertsonak jokatzen dabe gaur egun.