Luis Briñas ikastetxeko 6. mailako gaztetxoek izan dira aste honetako bertsolariak

Oihana Bartra bertsolaria bertsoetan noz eta zelan hasi zan jakiteko aukerea be izan dogu

Jolasak eta oporrak Luis Briñas eskolako bertsoetan aipagai

Luis Briñas ikastetxearen kanpoaldea / Bizkaia Irratia

Luis Briñas ikastetxeko seigarren mailako hiru ikasgeletako gaztetxoak izan dira aste honetan irratsaioko protagonista. Bertsoetan euren jolas gustokoenak, lagunak eta oporrak aipatu dabez. Gainera, Oihana Bartra bertsolari bilbotarrari egindako alkarrizketa be prestatu dabe.

Zortziko Txikia irratsaioa zapatuero eskaintzen dogu. Irratsaioan Bizkaiko Bertsozale Alkarteak parte hartzen dau. Beren beregi, eskoletan bertsolaritza lantzeko ikasgaian irratsaiorako prestatzen dabezalako bertsoaldiak. Horretarako Bilboko Udalaren laguntzea izaten da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular