Jon Álvarez: "Erabiltzaileek eskatutako praktika da"

Sopuertako Zure Etxea egoitzan garatutako 'Diruaren kudeaketan gaitzea bizitza autonomo eta arduratsu baterako' praktika saritu dabe

Jon Álvarez: “Erabiltzaileek eskatutako praktika da”

Egoitzako lan taldea sariarekin / Zure Etxea egoitza

Bizkaiko Foru Aldundiak aurten hirugarren edizinoa betetzen daben iraupen luzeko zainketak pertsonalizatzeko jardunbide egokien aintzatespenak emon dauz hileon Bilboko Euskalduna Jauregian. Aspaldiko Fundazinoa, Jardin de Enekuri, Argia Fundazinoak, Zornotzako Nafarroa eguneko zentroak, Urizartorre egoitzak eta Sopuertako Zure Etxea egoitzek jaso ditue aurten sariak. Azken honetara egin dogu osterea Lau Haizetara irratsaioan, Sopuertara, Zure Etxea egoitzara hain zuzen, ‘Diruaren kudeaketan gaitzea bizitza autonomo eta arduratsu baterako’ praktika eta egoitzan egiten daben lana ezagutzeko.

Jon Álvarez gizarte langileak aitatu deuskunez, oso pozik dagoz saria jasotzeagaitik, baina batez be erabiltzaileek eskatu daben zeozer aurrera eroateagaitik. Azaldutakoaren arabera, erabiltzaileak helduak dira, eta euren dirua kudeatzeko asmoa eta beharra daukie, euren autonomia kudeatzeko beharra.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00