Kondor Leginoak Gernika bonbardau ebela 86 urte beteten dira gaur

"Sirena hotsak oso esangura berezia dauka" onartu dau Gernika Batzordeko kideak

Jon Argintxona: “Gernikan, memoria, egia, eta justizia aldarrikatzen doguz”

Gaur 1937ko Gernikako alkatea zanari egindako omenaldian / Bizkaia Irratia

Hambost eguneko egitaraua prestau dabe Gernika Memoriaren Lekuko Plataformak. Talde horretan dagoan Gernika Batzordearen eskutik sortu ziran gaur egun apirilaren 26 bakotxean hain hunkigarri izaten diran sirena-hotsa eta kandelen ibilaldia. Aurton Gasteizko Martxoak 3 plataformakoek jo dabe arratsaldeko 15.45ean Pasealekuko sirena hori. “Sirenek beti esangura berezia euki dabe” azaldu deusku Jon  Argintxonak. Lobak alkarteak Astratik jo behar eban gaur sirena hotsa.

Goizeko Izarretan saioan, Gernikan, Oihane Irazu lankideak eta Jon Argintxonak (Gernika Batzordea) eguneko kontu nagusiei buruz egin dabe berba. “Bonbardaketaren egiaren azterketan jardun dogunok argi euki dogu memoriak ez deutsola bakarrik Gernikari edo Euskal Herriari begiratzen baizik eta memoria unibertsala dala. Memoriak zeozertarako balio badau guk nahi dogun gizartearen oinarriak eregiteko da” azaldu dau Argintxonak.

Memoria Historikoaren Legearen garapenaren harira Gernika memoriagune izentauko dau Espainiako Gobernuak. “Estadu espainolak hori egitea positiboa da baina urte asko pasa dira hori ailegau arte eta hondino pausu gehiago emon behar dira” azaldu dau Gernika Batzordeak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00