Dauela gitxi egindako ikerketa baten arabera, Beasain, Sestao, Sarturtzi, Barakaldo, Laudio eta Portugalete amiantoak eragindako heriotzen kopuru handiena daben Espainiako 10 herrien artean dagoz. ASVIAMIE alkartetik udalerriotan legeak esaten dabenagaz bat egiteko eskatuz mozinoak aurkeztu dabez. Amiantoagaitik biktima gehiago ez zenbatzea lortu gura dabe.
Amiantoa lehen mailako kantzerigenotzat joten da 1977an Osasunaren Mundu Erakundeak halakotzat jo ebanetik. Halanda be, alkartetik esaten dabe heriotza bat gertatzen danean, amiantoagaz euki dauan loturea frogatzea oso zaila izaten dala.
Pasa den udagoienean, senaduak konpentsazino funts bat sortzeko lege-proposamena onartu eban. Halan da be, horren ostean estadua ez da familiak laguntzen hasi. Joan dan astean, Bilboko epaitegiaren aurrean alkarretaratzea egin eben. Izan be amiantoagaz lotutako heriotza baten aurrean alargunari egokitzen jakon prestazinoa ordaintzeari Mutualiak errekurtsoa jarri deutso. Gaur, Goizeko Izarretan, Jon Garciagaz, ASVIAMIE alkartekoagaz, egin dogu berba eta zehaztasun gehiago emon deusku.