
Zornotzako Markeliñe konpainiak aurten be Gijongo Feten arte eszenikoen nazinoarteko azokan parte hartu dau. Haur eta familientzako antzerkia sustatzeko gune nagusietako bat da ekimen hau, eta aurten 34. edizinoa ospatzen dabilz. Jon Kepa Zumaldek Bizkaia Irratian azaldu dauanez, esperientzia oso positiboa izan da. Zepo Zapo antzerkilana erakusteko aukerea izan dabe. “Feten azokea oso potentea da, estadu mailan egiten dan handienetakoa edo handiena ez bada” esan deusku Zumaldek. Ez dira estadu mailako programatzaileak bakarrik joaten, nazinoartekoak be bai. “Eskaparatea oso handia da” azpimarratu dau Markeliñe konpainiako kideak.
Euskal Herriko konpainiak
Aurtengo Feten azokan 200 antzerki saio baino gehiago eskaini dira. Danetara, 80 konpainiak hartu dabe parte azokan eta 800 profesional baino gehiago akreditau dira. Euskal Herritik lau talde izan dira. Aitatutako Markeliñe taldearen Zepo Zapo obraz gain, Ganso & CIA-k Welcome and sorry eskaini dau, Zurrunka Teatrok Birakolore eta Taun Taun Teatrok, barriz, Tinglaua.