Bilboko Barrainkua aretoan Jon Mikel Bañales ilustratzailearen lanak dagoz ikusgai

Komikilari bizkaitarrak AEBtako DC Comics argitaletxearentzat lan egiten dau

Jon Mikel Bañales: “Batman edo Supermanen komikiak marraztu ahal izan dodaz”

Jon Mikel Bañalesek sortutako komikietariko bat / Bizkaia Irratia

Jon Mikel Bañales komikilaria AEBetako DC Comics enpresarentzat komikiak sortzen dauz eta Marvelen super-heroiak oso gustoko dauz. Bere komikiakaz erakusketea ikusgai dago Bilboko Barrainkua aretoan (Abandoko udaltegia). Erakusketa honetan superheroien komiki-eredu amerikarrerako egindako lana ikusi daiteke. Bañalesen gurasoak be komimikiaren munduari lotuta dagoz eta txikitatik jatorko komikiekiko maitasuna. 26 urte daukazan sortzaile bizkaitarra Arte Ederretako lizentziaduna da eta pandemia sasoian DC Comics enpresako kideei bere zirriborro batzuk bidaltea erabagi eban.


“PDF bat bialdu neban eta handik aste batzuetara nik eurakaz lan egiteko interesa ebela esan eustien. Nik, orain, euren gidoilari batek esaten dauena egiten dot baina nahiko prozesu kolaboratiboa da” azaldu deusku Jon Mikel Bañalesek. “Superheroi ezagunak marrazteko aukerea euki dot Superman, Joker, Batman, Wonderwoman… horreetariko batzuk” azaldu deusku ilustratzaile bizkaitarrak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular