Euskal Herriko traineru txapelketak ez dau emaitza onik ekarri Bizkaiko ontzientzako. Izan be, gizonezkoetan zein emakumezkoetan lehiatutako zortzi ontziak sailkapeneko azken postuetan geratu dira. Bermeo-Urdaibai, Bizkaiko txapelketako irabazleak hirugarren postuan amaitu eban bigarren txandan, Orio eta Donostiarraren atzetik. Ganera, lehen txandako Hondarribiak, Getariak eta Zierbenak hobetu egin eben Bou Bizkaiaren denporea.
Jon Salsamendi Bermeo-Urdaibaiko entrenatzaileagaz egin dogu berba Jokoan kirol tartean. Berak autortu dau, oso egun gogorra izan zala domekakoa eurentzako. “Goizerik okertu jaku eguna. Laugarren kalea tokau jakun zozketan eta itsasoa egoan moduan egonda, estropada eremuko alderik txarrena zan, zalantzarik gabe”. Salsamendik mezu positiboa bialdu deutse Urdaibai zaleei. “Ez emon garrantzirik Euskadiko txapelketako emaitzeari. Lanean jarraituko dogu Bou Bizkaiarik onena lehiatzeko Eusko Label Ligan”.
