EAEn 16 urtetik gorako gazteen %74,5 euskaldunak da. Azken 30 urteetan, euskaldunen kopurua 12 puntu hazi da. Beraz, 261.000 hiztun irabazi dauz euskarak azken 30 urte horreetan, ia 50.000 hiztun azken bost urteotan. Honeek zazpigarren inkesta soziolinguistikoaren datuak dira, atzo ezagutu genduzanak. 16 urtetik gorako herritarren %67 euskerearen erabilerea sustatzearen alde dago.
Halanda be, euskaldunen erdia baino gehiago eremu erdaldunetan bizi da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Beraz, kopuru osoaren ia erdiak, erraztasun handiagoa dau erdaraz berba egiteko. Adinaren arabera, euskaldunen ehunekorik handiena gazteen artean dago eta txikerrena, barriz, adinekoen artean: 16 eta 24 urte bitarteko gazteen % 74,5ak daki euskeraz; 65 urtetik gorakoen artean, barriz, % 22,1 baino ez da euskalduna, dauela 30 urte ez bezala.
Jon Sarasua, Euskararen Gogoetagunearen koordinatzailea da Euskaltzaindian. Bertsolari eta soziolinguista ezaguna Goizeko Izarretan izan dogu gurekin berbetan. “Hezkuntza sistemak euskaldun haur eta gazteak sortzen ditu baina eremu erdaldunetan. Gero euskaraz hitz egiteko zaitasunak dagoz. Gauza bat da euskaraz jakitea, baina euskarak osasuna izateko, hori baino askoz gehiago behar da”. Beraz, euskerearen erabilerearen eta ezagutzearen gorakadea ez doaz batera.