Sabino Arana Fundazioak argitaratu dau

'Arzelus Arrieta´tar Amale, nere oroimenak' liburua argitaratu dau Jonan Zinkunegi semeak

Jonan Zinkunegi: “Amak itxitako oroimenak dira”

Jonan Zinkunegiren liburua / Bizkaia Irratia

Jonan Zinkunegik idatzitako Arzelus Arrieta’tar Amale, Nere Oroimenak liburua aurkeztuko da gaur iluntzean Bilbon. Sabino Arana Fundazinoak argitaratu dauan liburua da. Euskal Abertzaletasunaren museoak antolatzen dauan ‘Emakume apartak hitzaldi zikloaren barruan sartu dabe lan hau. Jon Andoni, Jonan Zinkunegi, Amale Arzelus Arrietaren semeak idatzitako lana da. Esan deuskunez, amak itxitako oroimenak agertzen dira bertan. Liburuan, amaren testu originalak agertzen dira eta semearen ekarpena be badago. Bere aita hil artekoak dira amaren testuak eta handik aurrerakoak semearen ekarpena. Informazinoa bilatzen ibili danean, ezagutzen ez ebazan pasarteakaz aurkitu da Zinkunegi.

Ama, etxekoandrea eta andereñoa

9 seme-alaben ama eta andereñoa izan zan Amale Arzelus Arrieta. 4 urte eukazala berbaldia emon eban jentaurrean Amalek. Irratian euskeraz aritu zan lehenengo emakume esataria be izan zan. Radio Irunen eskaintzen zan euskerazko ordubeteko irratsaioa egunero. Antzerkigintzan be aritu zan eta aberriaren alde egin eban azken egunerarte, bere semeak esan deuskunez. EAJko kidea izan zan, Eusko Alkartasunan be ibili zan eta ezker abertzalean be bai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00