2016-2023. urteen arteko datuak batu dabez, turismoaren eragina urian zelan dagoan aztertzeko

Ekologistak Martxan alkarteak Bilboko pisu turistiko eta oporretako logelen egoerea aztertu dau

Jose Ramon Martin: “Gure ustez Bilbo salgai jarri dabe eta gu horren kontra gagoz”

Ekologistak Martxan alkarteak Bizkaiko uriburuko pisu turistikoen eta oporretako gelen egoereari buruzko ikerketa baten ondorioak aurkeztu dauz. El impacto del turismo en el modelo de desarrollo de Bilbao: pisos turísticos y cuartos vacacionales txostenaren bitartez, alkarte ekologistak bere ondorioak aurkeztu dauz, urien turistifikazinoaren kontrako estatuko testuinguruan. 2016 eta 2023. urteen arteko datuak aztertu dabez.

Ekologistak Martxan-eko kide dan Jose Ramon Martin-ek Lau Haizetara irratsaioan azpimarratu dauanez, pisu turistikoek eragina daukie, besteak beste, alokairu irisgarria daukien etxebizitzen eskaintza murrizteagaitik edo maizterrak kanporatzeagaitik, prezio barriak euren gain hartu ezin dabezalako. Etxebizitza eskuratzeko arazoak gehien eragiten deutsen kolektiboak gazteak, etorkinak, ikasleak eta egoera ahulean dagozan emakumeak dira.

Ekologistak Martxan alkartetik uste dabe momentu egokia dala etorkizun hurbilean Bilborako gura dan eredu turistikoa birpentsatzeko, “burbuila lehertu baino lehen”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00