Joseba Diez Antxustegik, Eusko Legebiltzarreko EAJren bozeramaileak, Goizeko Izarretan saioan Ertzaintzan izandako akordu barriari buruzko balorazinoa egin dau. “Gure lehentasuna segurtasuna bermatzea da. Akorduak baliabide material eta pertsonalen hobekuntzea dakar eta Ertzaintzako sindikatuen ordezkaritza zabalak sinatu dau” azpimarratu dau. “Gure polizia munduko onenetarikoa dala uste dogu, baina baliabide egokirik barik ezin da segurtasuna bermatu” gaineratu dau.
Osasun Mahaia
Datorren astean Osasun Mahaiaren beste batzar bat egongo da eta orain arte adostutako oinarrietatik harago estrategiak diseinetako unea helduko da. “Eusko Jaurlaritzak lehen arretaren eta itxaron zerrenden hobekuntzea bilatzen dau, besteak beste. Ez gara konformetan, baina bide zuzenean goaz” esan dau EAJko ordezkariak. Oposizinoko kideei osasun gaietan Legebiltzarrean egiten daben adierazpenakaitik koherentzia faltea leporatu deutse Diez Antxustegik.
PP
Azkenaldion PPko Miguel Telladok EAJri buruz esandakoak berbagai euki dauz Diez Antxustegik. Kongresuko PPko bozeroaleari entzunda lotsea sentiduten dabuela esan dau EAJko ordezkariak. “Alderdi Popularrak Miguel Tellado lehen lerroan mantenduta PPk akats bat egiten dau” gaineratu dau.
Euskerea
Amaitzeko, euskerearen eta justiziaren arteko harremanari buruz be hausnartu dau. Epaile eta abogaduek hizkuntza-eskubideak bermatzeko daben ardurea azpimarratu dau: “Justiziak gure hizkuntza-eskubideak bermatu behar dauz, euskerea gure zerbitzu publiko guztietan erabilteko eskubidea dalako”.
EAJren barne prozesuari buruz eta autogobernuari buruz be berba egin dogu Joseba Diez Antxustegigaz.