Turismoa igazko datuen azpitik egon da aurtengo Aste Santuan

Aste Santuko bost egunetan %90ekoa izan da okupazinoa Bilboko hoteletan

Joseba Goirigolzarri: “Turismoaren errekuperazinoan hondino falta jaku”

Joseba Goirigolzarri Destino Bilbao-ko bozeroaleak esan deuskunez, Bizkaiko hotelen okupazinoa %90ekoa izan da Aste Santuan, eta %65ekoa itxaroten dabe Pazko Asterako. Datuok igazko kopuruak baino apalagoak dirala azpimarratu dau Goirigolzarrik, pandemia aurretik, 2018 eta 2019 urteetan izandakoetatik oso urrun hondino. “Nahiz eta errekuperazino ona izan, hondino urte bi-edo beharko doguz 2018-2019ko datu horiek lortzeko” gaineratu dau.

Destino Bilbaoko bozeroaleak azaldu deuskunez, 2019tik hona Bizkaiko uriburuak mila logela hotel gehiago daukaz. Bere esanetan, egunero mila logela gehiago saltzea bere zailtasuna dauka. “Ez da bakarrik hotela betetzea, errekuperazino horretan prezioak apur bat igotea be falta jaku”, Joseba Goirigolzarriren eretxian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular