Karrantzako Sangrinez auzoan bizi dan Joseba Lupiola artzainak 140 ardi daukaz

Eusko Jaurlaritzak Espaniako Gobernuari otsoaren babes berezia kentzeko eskatu deutso

Joseba Lupiola: “Otsoak 28 ardi hil eustazan igaz Karrantzan”

Joseba Lupiola (Karrantzako artzaina) / Bizkaia Irratia

Orain dala 20 urte Joseba Lupiola santurtziarrak Serantes mendian eukazan ardiak lekuz aldatzea erabagi eban eta Karrantzara joan zan biziten. Sangrizes auzoan baserria daukan artzainak gaur egun 140 ardi daukaz.

Lupiolaren ardiak ez dira Karrantzako arraza-ardiak, latxak baino. “Hamen dinostie traidore bat nazela, kar-kar… Niri antxinako artzaintza gustetan jata eta ardiak mendian luzaroan eukiten dodaz. Latxa ardiak gogorrak dira eta Karrantzakoak ardi perfektuagoak, meheagoak dira baina jagoketa handia behar dabe” azaldu dau Lupiolak.

Karrantzako mendiak otsoz beteta dagozala esan deusku Joseba Lupiolak. Igaz otsoek bere artaldeko 28 abere hil eutsezala azaldu deusku. “Nik mastin-txakurrak ipini dodaz, sei daukadaz eta ez da merkea, mastin-txakurrek pentsu asko jaten dabe, non dagozan jakin behar dogu, beste kezka gehitu bat da. Guk otsoaren aurrean babesa handiagoa behar dogu. Desagertzeko benetako arriskuan, otsoa baino, artzainak gagoz” esan dau Lupiolak.

Astegoienean Eusko Jaurlaritzako Amaia Barredo sailburuak adierazo dauenez, Luis Planas Nekazaritza ministroari otsoa Babes Bereziko Erregimenean dagozan Basaespezieen Zerrendatik kentzeko eskatu deutso.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00