Herriz Herri saioan Mendatan egon gara. Joseba Mallea alkateagaz aztertu dogu udalerra zelan dagoan

Joseba Mallea Mendatako alkateak Herriz Herri saioan esan deuskunez, gazteak herrian geratzea da beharrizanik handienetakoa

Joseba Mallea: “Gazteak herrian geratzea behar dau Mendatak”

Joseba Mallea Mendatako alkatea / Bizkaia Irratia

Mendatara joan gara 2023. urteko lehen Herriz Herri egitera. Kultur etxean egon gara, Elizoste etxean. Mendatako Elexalden dagoz kultur etxea ezeze, gainerako azpiegitura nagusiak be. Hau da, udaletxea, osasun zentroa, pelotalekua… Joseba Mallea alkateagaz aztertu dogu udalerriaren egoera orokorra.

Malleak lau agintealdi daroa alkatetzan. Azken hau oso ezbardina izan dala adierazi dau. Covid aldiak zipriztindu dau, eta, alde horretatik, ezjakintasunean lan egiten ikasi behar dabela nabarmendu dau. Mendata Busturialdean dago, Urdaibain. Naturan egoteak lagundu be egin deutse herritarrei aldi horretan hobeto egoten.

Beharrizanen gainean be egin deusku berba Malleak. Dino gazteak herrian geratzea dala lehentasuna. Horretarako, etxeak eregi beharko leukiez. Herri txikietan, tabernak be garrantzitsuak izaten dira. Mendatako Elexalden, une honetan, bakarra dago: Artape. Zigor Olabarria eta Gontzal Martin sukaldariek daukie maiatzetik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular