Arku atlantikoa indartzeari buruz Urkulluk eukiko dauen batzarra porrotaren bilerea dala esan dau SUMARek. Abiadura Handiko Trenari buruz egindako aurreikuspenek kale egin dabela aitatu dau Jose Ramon Becerrak SUMAReko hautagaiak gaur Goizeko Izarretan saioan.
Garagarrilaren 23ko hauteskundeetarako Joserra Becerra SUMARen hautagaietariko bat da Euskadin. Becerrak esan deusku Equo-Berdeak alderdiak SUMARen politikak berdeak txertazen dauzela. Europa iparraldean berdeek daben indarra hegoaldean zergaitik ez dagoan azaldu dau Becerrak, hauteskundetarako SUMARen hautagaiak. Trantsizino ekologikoak enplegu berdeak sortzeko be balio dauela adierazo dau SUMARek, etorkizuna hori dala gaineratuta.
Inkestek Bizkaian diputadu bat emoten deutse eta Gipuzkoan jarlekua lortzeko 400 boto inguru falta jakezala uste dau SUMARek. Diazen alderdia Espainiako gobernuan egotearen garrantziaz berba egin deusku Becerrak. EAJak eta EH Bilduk Sanchezen gobernuagaz hartuemona eukiteko atea SUMARek zabalduko leukela iradoki dau Becerrak.
Euskadin, lurralde bakotxean diputadu bana lortu nahi dau SUMARek.