Gaur amaituko da klima aldaketaren kontrako COP29 goi batzarra

"Klima aldaketeagaitiko diru funtsak ez dira nahikoak" esan dau Equo-Berdeak alderdiko buruak

Joserra Becerra: “COP29a beste porrot bat izango da”

Joserra Becerra / Bizkaia Irratia

Gaur amaituko da COP29, Klima Larrialdiaren bilerea Azerbajanen, Bakun. Azkeneko edizinoek erakutsi dabenez  estaduek jarrera ezbardin eta kontrajarriak eukiten dabez eta gatxa izaten da adostasunetara heltzea. Aurtongo goi bileran klima finantziazinoa ardatz izaten dabil, batez be klima larrialdiakatik kalteak jasan dabezan herrialdeei begirakoa.

“COP29a beste porrot bat izango da, klima aldaketeagaitiko diru funtsak ez dira nahikoak”esan dau Joserra Becerrak Equo-Berdeak alderdiko buruak Goizeko Izarretan saioan. Becerraren berbetan erregai fosilak orain lehen merkeagoak dira ekonomiaren hainbat esparrutan. “Erregai fosilak ekoizten dabezan herrialdeek klimaren aldaketeagaitiko finantziazinoan parte hartzen dabe baina ez dabez erregai fosilak baztertu nahi” esan dau Joserra Becerrak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00