Josu Erkoreka EJko Segurtasun sailburuak A25az, Ertzaintzaren promozino barriaz, eskumenez etabar luzeaz berba egin deusku

Salaketen kopuruak gora egin dau eta erasoena mantentzen da Segurtasun sailburuaren berbetan

Josu Erkoreka: “Batez be bikotekide edo bikotekide ohiek eragindako indarkeriak kezkatzen nau”

Josu Erkoreka / Bizkaia Irratia

Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak emakumeen aurkako indarkeriaz gizonak gehiago kontzientziaren beharra azpimarratu dau. Aurton, orain arte, andren aurkako indarkeria mota desbardinen kopuruak %14 hazi izana kezkagarria eta arduratzeko modukoa dala esan dau. Erasoak salatzeko gero eta kontzientziazino handiagoa dagoanez lehen ostontzen ziran eraso horreen salaketak dagozala azpimarratu dau.

Arrisku mailaren arabera, biktimei babes mota bat edo bestea emoten jake. Euskadin gaur egun 50 emakumek lepozaina dauke. Baina kasu honetan, Euskaditik urteterakoan babes hori barik geratzen dira. Erkorekak dino aldebiko Segurtasun Batzordean aspalditik dabilzala gai hori lantzen eta hurrengo bileran gaia jorratuko dabela.

Ertzaintza eta Udaltzaingoaren azken promozinoan 818 agente dagoz. Horreetatik 660 ertzainak dira. Asteon urten dau promozino barriak Arkauteko akademiatik eta orain urtebeteko praktikak egingo dabez. Promozino honetan emakumearen presentzia, %30ekoa, azpimarratzekoa da Erkoreka Segurtasun sailburuaren esanetan.

Era berean sedizino delitua arintzearen ondorioez, Pablo Gonzalezen espetxealdiaren luzatzeaz, trenbideen trasferentziaz… galdetu deutsagu EJko Segurtasun sailburuari.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular