Apirilaren 13an Etxarri-Aranatzen topaketa berezia egingo dabe

Gure Eskuk hurrengo bi urteetarako "Herri libre bat" dinamikea proposatu dau

Josu Etxaburu: “Erreferendum bidez erabagitearen zilegitasuna indartu gura dogu”

Josu Etxaburu (Gure Esku) / Bizkaia Irratia

Gure Eskuk subiranotasuna agenda politikoan txertatzeko ekimena aurkeztu eban harainegun Bilboko Kafe Antzokian. Herri libre bat lelopean datozan bi urteetarako erronken barri emon eban. Horreen artean alkarlana sustatu gura dabe subiranotasun kontuetan modu kolektiboan eragiteko. Adostasunak josi behar dirala uste dau Gure Eskuk. “Mundua asko aldatu da eta aldaketa horretan Euskal Herriak bere izaera eta egiteko modua euki behar dau. Inguruko estaduakaz zeintzuk harreman euki nahi diran zehaztu behar da” esan dau Josu Etxaburuk (Gure Esku) Goizeko Izarretan irratsaioan.

Herriei omenaldia

Apirilaren 13an Etxarri-Aranatzen ekitaldi berezia egingo dabe. Egun horretan 10 urte beteko dira erabagite eskubideari buruzko lehenengo herri-galdeketa egin zanetik eta lorpen hori gogora ekarteko topaketea iragarri dabe. “Etxarri-Aranatzen ostean 208 udal etorri ziran, herri galdeketak egin ebezan herri guztiei autortza bat egin gura deutsegu eta  erreferedum bidez erabagitearen zilegitasuna indartu gura dogu” azaldu deusku Etxaburuk.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular