Zemendiaren 26an EHUko errektore barria aukeratzeko hauteskundeak izango dira. Gaur bertan bozkatzeko aukerea eukiko daben pertsonen errolda aurkeztuko da eta besteak beste, horren harira galdetu deutsagu hautagaietariko bati, Joxerramon Bengoetxeari. “Kanpoan dagozan EHUko ikasleei eta irakasleei ez jake botoa emoteko eskubidea ziurtatu” salatu dau Bengoetxeak Goizeko Izarretan saioan.
Ordezko irakasleen gaiairen harira, Bengoetxeak gaur egungo errektoretzari legediaren irakurketa murritza egitea leporatu deutso. “Ordezkoen kontratazinoak jardunaldi osoan egin ahal dira, beste unibersidade batzutan egiten dira eta guk be egin beharko gendukez” adierazo dau errektoregaiak. Doktore laguntzaile plaza sortu beharko litzatekela gaineratu dau.
Eva Ferreiraren agintaldian unibersidade publikoarekiko desafekzinoa egon dala uste dau Joxerramon Bengoetxeak. Bere hautagaitza-taldean EHUko Ugo Mayor, Estitxu Garai, Gotzone Barandika edo Javier Varona dagoz. “Talde anitza sortzen ahalegindu gara, hautagaitza oso potentea sortu dogu” esan deusku EHUrako errektoregaiak.