Uribe Kosta eta Uribe eskualdeetako musikariek osatzen dabe Bostak eta Laurenak taldea. Domekan, urtarrilaren 15ean, Leioa San Bartolome baselizan emonaldia izango dabe, arratsaldeko 6:30ean. Goizeko Izarretan irratsaioan, taldeko kide bi izango doguz gonbidau: Joseba Ibarra eta Unai Brea.
Bisitan etorritako taldekide biekaz batera, Jose Garate “Foisis”, PAblo Olabarrieta, Josu Zarate eta Edurne Diez de Ultzurrun be taldeko kide dira. Herrietako kantuguneetan alkar ezagutu eta hortik hasi eben ibilbidea pandemia aurretik. Aitortu deuskuenez, lehenengo emonaldietako bat, eliza katoliko baten egin zan meza protestante baten izan zan.
Euskal kantu tradizionalen bertsinoak egiten dabez, ezagunak eta ez hain ezagunak. Tartean, harribitxirik be bai. Izan be, Itoiz taldeak Itoiz izan aurretik sortutako kantu bat euren errepertorioan jaso dabe. Juan Carlos Perez nerabe zala sortu eta magnetofono bategaz grabautakotik berreskuratutakoa da, “Naiz” izenekoa. Joan dan urtean Zaratamon, Arkotxan emondako emonaldiaren grabazinoa youtube aurkitu leiteke, eta gaur egun euren zuzenekoetan eta grabazino bakar horretan baino ezin leiteke entzun.
Momentuz ez daukie euren kantu propiorik, eta disko bat grabatzeko pentsamenturik be ez dabe euki. Alkarregaz kantuan ondo pasatzeko batzen dira eta euren emonaldietara doazenak ondo pasaraztea da euren asmo bakarra.