
Emakume Langilearen Nazinoarteko Eguna ospatzen da martiaren 8an. Horren harira, osasun-lanbideetan emakumearen presentziak eukitako bilakaeraren errepasoa burutu dogu asteon Juan del Arco geure botikariagaz. Del Arcoren esanetan, gaur egun emakumezkoen lanbidea da, batez be, farmazia.
Ganera, farmaziak bizitako feminizazinoa oso azkarra izan dala nabarmendu dau botikariak. Horren harira, esan beharra dago emakumearen ahalduntzearen adibide ona dala, aurreko mendearen hasieran ia ez egoalako emakumerik farmazian.
XIX. mendean, ogibidea sortu zanean, medikuen zuzendaritzapean egozan farmazeutikoak. Ganera, garai hartan mediku gehienak gizonak ziran. Beraz, urrats garrantzitsuak emon dira azken hamarkadetan zehar. Esaterako, entsegu klinikoetan gizonak eta emakumeak dagoz ordezkatuta gaur egun, lehen bakarrik gizonak egozanean.