Euskal Akuarelarien alkarteak 80 urte bete dauz

"80 urte, 80 akuarela: argi eta ur bidaia" erakusketea dago ikusgai Bilboko Ondare aretoan

Juan Isasi: “Akuarelea ez da arte txiki bat”

"80 urte, 80 akuarela: argi eta ur bidaia" erakusketan ikus daitekeen artelana / Bizkaia Irratia

’80 urte, 80 akuarela: argi eta ur bidaia’ erakusketea zabaldu dabe Bilboko Ondare aretoan. Euskal Akuarelarien alkartearen 80. urteurrena ospatzeko ekitaldietariko bat da. Nazinoarteko eta Euskal Herriko akuarelisten lanak dagoz ikusgai Ondare Aretoan. Juan Isasik, Euskal Akuarelarien alkarteko presidenteak esan deuskunez, erakusketa honegaz, akuarelea ez dala arte txiki bat erakutsi gura dabe eta goi mailako artistak dagozala akuarela-egileen artean. Nazinoarteko 30 akuarelista, espainiar estaduko 19 eta Euskal Herriko 39 akuarelista dira erakusketan ikusgai dagozan lanen egileak. Euskal akuarelisten mailea azpimarratu dau Isasik.

Alkarteak 80 urte

Euskal Akuarelarien alkartea 1945. urtean sortu zan. Lehenengo 40 urteak izan ei ziran gogorrenak. 80ko hamarkadan konsolidau zan alkartea eta handik aurrera nazinoarteko etapea hasi zan. Gaur egun Europako Akuarela Alkarteko Konfederazinoko kidea da hemengo alkartea. 260 bazkide daukaz eta hainbat aktibidade egiten dabez urtero. Akuarela eskolak emoten dabez, hilero urtetan dabe kalera margozten Bilbon eta Gasteizen, aldizkaria kaleratzen dabe… ‘80 urte, 80 akuarela: argi eta ur bidaia‘ erakusketea, abuztuaren 30era bitartean dago ikusgai Bilboko Ondare aretoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00