Auzoetako irisgarritasuna hobetzen dabilz eta atzo bertan Masustegiko igogailu barria inaugurau eben

Perzepzinoa da segurtasunean txarrera egin dala, Bilbo antzeko maila soziodemografikoa eta ekonomikoa daben urien parean egon arren

Juan Mari Aburto: “Segurtasuna da geure lehen lehentasuna”

Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea / Bizkaia Irratia

Juan Mari Aburto Bilboko alkateagaz egin dogu berba gaurko Goizeko Izarretan irratsaioan. Bilbo uri segurua da, nahiz eta herritar askok kontrako ustea edo perzepzinoa euki. Horixe dino EHUk egindako Bilbo uri segurua txostenak. Bertan diagnostikoa, analisia eta proposamenak batu ditue. Alkatearentzat gai garrantzitsu baten aurrean gagoz: “Segurtasuna da geure lehen lehentasuna”.

Datu asko dira eta laburbiltzea ez da erreza: Europako beste herrialde batzuekaz alderatuta, Bilbon delitu kopuru bera edo gitxiago dagoz. Eraso fisikoak edota genero indarkeriagaz zerikusia dabenak ugaritu egin dira, baina ez bakarrik hemen, Estaduan be bai. Honek zerikusia ei dauka herritarren sensibilizazinoagaz, hau da, lehen be baegozan erasoak, baina orain gehiago salatzen dira. Honeek eta hilketek alarma handia eragiten dabe, nahiz eta hilketak asko izan ez. Hainbat aldaerak eraginda, esan dogun moduan, herritarren perzepzinoa da segurtasunean txarrera egin dala.

Segurtasuna alde batera itxita, beste gai batzuk be aztertu doguz Bilboko alkateagaz. Esaterako, turismoaren jasangarritasunaz egiten dogu berba sarri, bertokoei kalte ez eragiteko turismo kontrolatua izatea. Aburtok bere begiradea plazaratu deusku: “Gure lehen begirada Bilbo izan da betidanik. Orain, dana dala, turismoaren begirada be daukagu, baina ez da nagusiena”.

Irisgarritasuna

Auzoetako irisgarritasuna hobetzen dabilz eta atzo bertan Masustegiko igogailua inaugurau eben. Auzotarren bizi kalidadean aurrerapausu handia izango da: “Egun polita izan zan atzokoa. 4,7 milioi euro inbertidu doguz proiektu honetan. Ibilbideak 90 metro ditu eta 50 metroko desnibela”. Ganera, beste sei ibilgailu jarriko dira hurrengo hilabeteetan Bilboko barruti ezbardinetan, irisgarritasuna hobetzeko asmoz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00