Andrak onartzen ez dauzen Bilboko txokoari gutuna idatzi deutso alkateak

Bilbon turismoak BPGren ia %8 suposatzen dauela esan dau Aburto alkateak

Juan Mari Aburto: “Udaletxera heldu ginanean 20 igogailu egozan Bilbon, gaur 64 dagoz”

Juan Mari Aburto / Bizkaia Irratia

Juan Mari Aburto M28ko hauteskundeetan EAJren alkategaia izango da Bilbon. Beragaz orain artekoaren balantzea eta etorkizunari begirakoa jorratu dogu gaur Goizeko Izarretan saioan.

Zorrotzaurre

Bordeleko alkateagaz batzarra euki dau Aburtok orain dala gitxi. “Bordele unibersidade-uria da eta eredu hori Bilbora ekarri gura dogu. Zorrotzaurren kanpus barriak martxan dagoz eta gehiago ekarri gura dozguz” zehaztu dau Aburtok. Zorrotzaurren hurrengo legegintzaldia parke teknologikoarena izango dala adierazo dau eta uhartean lehenengo enpresak ezarriko dirala  aurreratu dau.

Basurtuko ospitalea

Basurtuko ospitaleko 35 mediku buruk Osakidetzari baliabide gehiago eskatuta gutuna idatzi deutse era berean asteon Bilboko osasun-zentroetan auzokideen alkarteetako kideek kontzentrazinoak egingo dabez. “Basurtuko ospitalean kanpo-kontsulten eraikin barria egingo dogu. “Baten batek Basurtu bigarren mailako ospitale bihurtu gura badau aurrez aurre eukiko nau” zehaztu dau alkateak.

Artxandako pasealekua

Ekologistak Martxan-ek salatu dau Artxandako pasabidearen proiektuak ez dabela ingurumen-inpaktuaren azterketarik. Aburto alkatearen eretxian pasealekua ederra da ez dauka ingurumen eraginik eta beraz ez da zertan azterketarik eskatu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00