Euskaltzaindiak 21 ohorezko euskaltzain eta 9 euskaltzain urgazle izendatu ebazan maiatzean egindako osoko bilkuran. Tartean egon zan Juanito Gallastegi Durangoko abadea. Ohorezko euskaltzain izendatu dabe hain zuzen. Pozik azaldu da Gallastegi. Berarentzat ohore bat dala esan deusku.
Itzultzailea
Seminarioan egoala hasi zan Juanito itzulpen lanak egiten. Gogoratu dauanez, bertan egoan lagun batek eskatu eutson berak idatzitako ipuin bat euskaratzeko. Bilboko Elizbarrutiko itzultzailelez jardun dau hainbat urtez. Txomin Solabarrietaren lekua hartu eban. Bizkaiko eleizarako euskerazko bitartekoak prestatzeaz be arduratzen dan “Euskal Baliabideak” taldeko kidea be bada. Bizkaierara itzultzen dauz lanetariko batzuk. Bestalde, Luis Gonzalez-Carvajal Santabarba Madrileko injineru, abade eta teologoaren liburuak dagoz berak itzulitakoen artean. Gaur egun idazle kristaurik irakurrienetariko bat da Gonzalez-Carvajal.
Liburuak
Liburu bi be idatzi dauz Juanito Gallastegik. “Tontorretik Begira” da euretariko bat. Labayru Fundazinoak argitaratu eban honakoa. Bere bizitzan zehar ikusitakoak aipatzen dauz bertan. “Oiz eta Anbotoren kerizpean” da bigarren liburua. Honetan, hainbat aldizkaritan argitaratutako artikuluak batzen dira.