"Abizen berri bat" lanagaz lortu dau saria

Augustin Zubikarai saria irabazi dau idazle berriztarrak

Julen Apella: “nobela on bat idaztea da nire anbizinoa”

Julen Apella idazlea / Bizkaia Irratia

Julen Apella idazle berriztarrak jaso dau aurten Augustin Zubikarai saria. Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak emoten dabe urtero Augustin Zubikarai saria. Aurten, aurkeztu diran ia 20 lanen artean, Julen Apellak aurkeztutako “Abizen berri bat” aukeratu dau epaimahaiak. Leire Bilbao, Xabier Mendiguren eta Ana Urkiza izan dira epaimahaikideak. Euren esaetan, Apellak aurkeztutako istorioaren anbizino linguistikoa zein intelektuala azpimarratu behar da.

Donostian be irabazle

Julen Apellarentzat honakoa ez da lehen saria. Igaz, Donostia Kultura Poesia lehiaketea irabazi eban “Postal bat desertuan” lanagaz. Esan deuskunez, saiatzearen ondorioz etorri dira sari biak. “Abizen berri bat” elaberrian, gazte batzuen harremanetan eta noraezean zentrauko da istorioa. Orain astebete emon eutsen saria Julen Apellari Ondarroan, Literatur Amuak jardunaldien barruan. Ekitaldi horretan, igaz irabazi eben egile bien lanak aurkeztu ziran; Karmele Mitxelenaren “Zoriona edo antzeko zerbait” eta Goio Ramosen “London Calling”. Julen Apellak urtebeteko epea dauka orain “Abizen berri bat” idazteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00