EH Bilduk presoen gerturatzea aurton oso-osorik amaitzea itxaroten dau. Horretaz berbaz jardun dogu gaur “Goizeko Izarretan” Julen Arzuaga legebiltzarkideagaz. Arzuagak esan deusku presoek euskal espetxeetan igerten daben alde nagusia Osakidetza dala. Espainiako kartzeletan holakorik ez dagoala eta hori presoentzat onuragarria dala. Kartzelen eskumena Jaurlaritzaren esku dagoanetik urtebete igaro danean EH Bilduk onartu dau urratsak emon dirala baina gaineratu dau eredu barria bi legegintzalditan baino urten biko epean oso-osorik gauzatuta egon beharko litzatekela.
Bestalde Pablo Gonzalezen inkomunikazinoak ultraeskuinaren zabalkundea erakusten dauela azaldu deusku Arzuagak. “Polonian dagoan Espainiako kontsula Eusko Legebiltzarrera azalpenak emoten etorriko da eta Pablo aske egon arte ez dogu etsiko” gainertau dau EH Bilduko legebiltzarkideak.
Eusko Jaurlaritza aztertzen dabil udaltzain gehienek arma bat aldean eroatea baimenduko leuken araua bideratzea. Josu Erkorerka Segurtasun sailburuak esan dau epaile batzuk hartutako erabagien ostean gaia aztertzera behartuta egon dala Jaurlaritza eta udalerri txikietako udaltzainak armak eroan behar izatetik salbuetsita geratuko litzatekezala. EH Bilduk horren aurkako jarrerea erakutsi dau. “Herrietako delinkuentzia tasea baxua da, herri seguruetan bizi garen pertzepzinoa dogu. Zerk eroaten agitu udaltzainek arma bat behar dabela pentsatzera?” adierazo dau Julen Arzuagak.